Etiketak

domingo, 13 de marzo de 2016

15-16 IKASTURTEA: 2.HIRU HILABETEKO JARDUERAK

Martxoak 16
4.Bko Nuria Sanchok parte hartuko du "Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian"
ICLEI (Local Government for Sustainability), Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Udalsarea21 (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea) erakundeek,  “Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia. Ekintza eraldatzailea: Europarentzako potentziala” antolatu dute. Hori 2016ko apirilaren 27, 28 eta 29an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da.
Inguru horretan, Bilboko Adierazpena gauzatuko da eta Euskadiko gazteek bere egitean eta aurkezpenean parte-har dezaten nahi dute.
Parte-hartze aktiboa ahalbideratzeko asmoz, EAEko 8 ikastetxe aukeratu dira. Beste aldetik, Beurko BHItik 4.Bko Nuria Sancho ikasleak parte hartuko. Horretarako egingo den prestamen-saioan egongo da  eta Euskalduna Jauregian apirilaren 29an Konferentziaren batzar orokorraren aurrean amaierako fasean parte hartuko du.
 Informazio gehiago HEMEN

Martxoak 15
Birziklatzeko papera batzen
Aste Santuko oporrak heltzear daudenez Ingurumen Taldeko patruila batek ardura hartu du birziklatzeko paperen kutxak hutsik uzteko. 

Martxoak 8
Egun honetan 1.zikloko Ingurumen Taldeko ikasleek txoko berdea morea bihurtu dute egunari buruzko hainbat gauzak aldarrikatuz.
DBHko ikasleek tutoretza orduetan, egunarekin lotuta, bideoak eta pelikulak ikusi zituzten.
2.zikloko sarreran bai txoko berdan baita euskarri desberdinetan ere ikasleek egindako muralak ikusgai egon ziren.
Berdintasuna aldarrikatzeaz gain itzalpean gelditu ziren hainbat emakume zientifikoren lanak aditzera eman ziren. Garai hartan sariak gizonek eraman zituzten.
 
Pasabideetako mural desberdinetan, beste gauzen artean, mikromachismoari buruzko hausnaskertaren ondorioak eta emakumearen papera Literaturan, Historian, Zientzian eta Ingurumenean. 
 
 
Ikasgeletako sarrera bakoitzean emakume famatu baten ekarpen nabarmena.

IRESeko 4.Lana
Martxoak 3
Hau izan zen 4.lanerako proposamena:
"Zure herria edo zure hiria naturaz inguratuta dago. Eta honek bioanistasunaz josita dago. Ikastetxetik hurbil, edo agian ez hain hurbil baina oso urrun ere ez, naturaz gozatzeko aukera duzue. Beraz, hau da gure lan proposamena"
  • ZER: kontaiguzue zein da zuen hiri edo herri inguruko naturan diren zuhaitz edo zuhaixka adierazgarriena eta animalirik aipagarriena. 
  • NOLA: hiru diapositibatako ppt batean: 
    • 1.an titulua: <"Ikastetxearen izena"-ren inguruko bioaniztasuna> eta bioaniztasunaren aldeko lelo bat; 
    • 2.ean: zuhaitz edo zuhaixkaren izena, argazki bat eta bere ezaugarriren bat edo batzuk (adibidez, ezaugarri fisikoak, nolakoa da bere bizitza, gizakien erabilera, gaurko egoera...); eta 
    • 3.ean animaliaren izena, argazki bat eta ezaugarriren bat edo batzuk.
 
 
Aukeraturiko txoria mika izan da eta zuhaitza platanondoa. Gure institutuan mikek bi kabi egin dituzte eta institutua izan da gure ingurumen hurbila aztertzeko.
Informazio gehiago IRAESeko ikasleen blogean: HEMEN

Ikastetxe diagnostikoa 1.zikloan
Otsailak 25
 
 
 
 
 
 
 
 
Lan honetan 2.Batxilergoko ikasleek laguntza eman diete 1.zikloko DBHkoei.
 

AZTERKOSTA erakusketa
Otsailaren 22tik 8ra 
Azterkosta erakusketa itsaso eta kostaldeko eremuak hartzen ditu ikergai portuak eta hondartzak aztertu ahal izateko. 
 
 
 

Bilboko metroaren instalazioak bisitatzea
Otsailaren 22, 23, 24 eta 25
Ingurumen hurbila ezagutzeko eta garraio publikoaren alde jokatzeko, klima aldaketaren ondorioak guztion artean murriz ditzagun, 3.DBHkoak Bilboko metroaren instalazioak bisitatu dituzte.
 
 
 

Otsailak 21
Munoa Parkea bisitatzea
Ezagutu Barakaldo programaren barruan otsailaren igande guztietan aukera egon da irakaslegoa  Munoa Parketik bisita gidatuak egin ahal izateko. Bisita honen bitartez Munoa parkeko sekretu ezkutuak ezagutu zituzten. Bertan lorategiaren diseinua eta bere estrukturari buruz hitz egin zen. Gainera bere historia eta bertan dauden zuhaitz garrantzitsuenak ere aipatu ziren.
 
 
  
 

Otsailak 2 eta 16
Udal-diagnostikoan ateratako konpromisoen eta proposamenen hausnarketa eta laburpena
Ondoko atalak landu dira:
ATALA
HELBURUA
MUGIKORTASUNA
Gure kaleek oinezkoei eta ibilgailuei eskaintzen diguten lekua konparatzea.
Gure kaletik zirkulatzen dituzten motordun ibilgailuak isurtzen duten COkopurua kalkulatzea.
HONDAKINAK
Udal hondakin bilketa-serbitzuak Barakaldoko gune guztietan hondakin mota guztiak birziklatzeko aukera ematen duten begiratzea.
ENERGIA
Udal eraikin eta elementuak energía berriztagarriko instalazioren bat edo beste energía aurrezpen sistemaren bat duten behatzea.
Hona hemen egindakoaren laburpena: 
Ikasleek egin ahal dutena Barakaldon Klima Aldaketaren ondorioak murrizteko. (KONPROMISOAK)
 Mugikortasunari dagokiona:
-Bizikletaz eta oinez ibili ahal den neurrian.
-Garraio publikoak erabili.
-Kotxeen erabilpena murriztu.

 Energiari dagokiona:
-Tresna elektrikoak erabiltzen ez baditugu piztuta edo stand-by egoeran ez utzi.
-Uraren eta energiaren kontsumoa arduratsua izatea.

 Hondakinak gaiari dagokiona:
-Orokorrean kontsumo arduratsua izan(elikagaiak, arropa, mobilak ...) hondakinen ekoizpena gutxitzeko asmoz.
-Gai ekologikoak kontsumitzen saiatu. 
-Plastikoak, ontziak eta gainerako hondakinak lurrera ez bota.
-Ahalik eta gehien birziklatu horretarako dauden edukiontziak erabili.
-Hondakin gutxi sortzen duten gaien erabilera areagotu.

Udalak egin ahal duena Barakaldon Klima Aldaketaren ondorioak murrizteko (PROPOSAMENAK)
 Mugikortasunari dagokiona:
-Bi errail dauden lekuetan bat kendu eta bidegorria ipini. Honela motorrik gabeko ibilgailuek eta oinezkoek aukera gehiago izango dute ibiltzeko eta motordun ibilgailuak ez erabiltzeko.
-Garraio publikoen ordutegian maiztasun handia ezarri.
-Bizikletarako aparkaleku gehiago ipini.
-Bizikletak alokatzeko sistema antolatu.

Energiari dagokiona:
-Energia berriztagarriak erabiltzearen aldeko jokaera izan.
-Eguzki-plakak ipini leku publiko guztietan eta horretarako diru-laguntza eman leku komertzialetan eta etxebizitzetan ere ipintzeko.
-Kanpainak antolatu biztanleek energia aurrezteko sistemak erabiltzeko, esaterako argia pizteko, leihoak  eta berogailuak berritzeko.

Hondakinak atalari dagokiona:
-Kontuan harturik hainbat esparrutan arroparako ontzi zuriak, oliorako ontzi laranjak eta materia organikorako ontzi marroiak ez daudela , gune guztietan hondakin mota guztiak birziklatzeko edukiontziak ipini.
-Kotxeetatik eta fabriketatik igorritako gasen kutsaduraren kontrola egin murrizteko asmoz.

Otsailak 1
2.DBHkoak  Udal-diagnostikorako ibilbidean
2.DBHko Laborategi Teknikak arloko ikasleak Barakaldoko kaleetaik ibili dira Klima Aldaketari buruzko Udal Diagnostikoa egin ahal izateko. Joan baino lehen Ortzadar enpresako Xabi izeneko  monitorearekin beharrekoak izan dituzten eduki batzuk landu dituzte. Klima aldaketarekin lotuta, eta beste gauzen artean, mugikortasuna, energia, hondakinak eta jangarritasunaren aldeko jarrerak aztertu dituzte.
Diagnostikoan egindako behaketetan oinarriturik ikasleek, hurrengo Eskolarteko Foroan,  amankomunean jarriko dituzte landu dituzten konpromisoak eta proposamenak .

 
 
 
 

Otsailak 1 eta 3
OMICeko "Familia-ekonomia" tailerra 3.DBHn
Helburua:
Familia batean hilero sor daitezkeen gastuez jabetzea eta dirua ondo kudeatzeko trebetasunak eskuratzea ikastea.
Edukiak:
Aurrekontua, gastuak (gastu finko eta aldakorraren arteko aldea), diru sarrerak, aurreikuspenak, gastuen kontrola eta administrazio egokia, aurrezteko planak...
 
 
 
 

Urtarrilak 29
Neguko lehenengo loreak ortuan
Nartziso hainbat ingurunetan hazten da, hala nola uharteetako baso alubialean edo larreetan. Negualdiaren bukaeraren eta udaberriaren hasieraren  artean nartzisoak loreak ematen ditu. Aurten negua nahiko epela izan denez institutuko ortuan hazi da lehengo lorea. Hor dago, tente-tente.
Kala landare apaingarria, Afrikakoa jatorriz, eta lore zuri handiak dituena da. 
  

Urtarrilak 25 eta 27
OMICeko "Arropa eta oinetakoak. Aukera arduratsua" tailerra 3.DBHn
Helburua: Ikasleei beren arropa eta oinetakoak modu arduratsuan aukeratu ahal izateko jakintza,jarrerak eta trebetasunak eskaintzea hainbat aldagairi jarraiki, esaterako kalitatea eta irizpide sozial eta iraunkorrak.
Edukiak: Arroparen eta oinetakoen etiketak (Etiketa batean agertu behar duten datuak, informazio horrek kontsumitzailearentzat duen interesa, arroparen zaintzarako ohiko informazio sinboloak), ehun motak, Ohikoenak diren ehunen jatorria eta ezaugarriak, erabiltzen dugun arroparen ekoizpen prozesua, Jantziak erosteko garaian aukeratzeko irizpideak, modak eta publizitateak gure erosketa aukeretan duten eragina.
 
 
 

Urtarrilak 24
Akorda auzotik San Pedro de Atxarrerako ibilbidea 
 
Atzean Akorda auzoa utzi genuen.
 
San Joseren lorea-primula-goiz hazita negua epelagatik.
 
Ibilbidean, monitoreak azaldu zigun nola erabiltzen zen gaztanondoaren egurra etxeko tresnak egiteko, eskualdeko biodibertsitatea-landaredia, animaliak eta harriak- eta aintzineko ohiturak eta lanak. 
 Espezie hau arraroa da urtarrilean ikustea. Normalean apirilean inbaditzen ditu mendiak.
Bidean baso desberdinak ikusteko aukera izan genuen.
 
 
 
San Pedro de Atzarrera heldu ondoren hortik ikusten zen paisai liluragarriaz gozatu genuen,

 

Urtarrilaren 18tik 22ra
XII. Sahararen Aldeko Euskal Karabanarako gaien bilketa
Urtero bezala, parte hartuko dugu Sahararen Aldeko Euskal Karabanan Aljeriako Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan daudenei elikagaiak bidaltzeko. Horretarako bi ontzi handiak institutuko sarreretan jarri dira eta 4.DBHko ordezkariek, bi taldetan banatuta, kanpainaren informazioa zabaldu dute ikaskideen artean.
 
Kanpainaren zabalkunderako bideak kortxoak  eta panelak izan dira. Ikasleek etxera eraman dute dagokion informazioa egokiak diren gaiak zehaztuz.
 

Urtarrilak 12 eta 21
2.DBHkoak Peñas Negrasen 
Hor dagoen Ingurumen Interpretazio Zentruko monitorekin ibilbide bat egin zuten ondoko helburuekin:
  • Meatze-ustiapenak ingurumenarekiko izan duen eragina eta erlazio honek dakartzan ondorioak.
  • Ingurunearen elementurik nagusienak zeintzuk diren eta horiek babesteko eta hobetzeko jarrerak.
  • Ingurumenaren eta horren arazoen gaineko sentiberatasun eta kontzientzia handiagoa.
  • Ingurumenaren arazoak zertan diren eta nola konpon daitezkeen jakiteko beharrezko diren jarrerak. 
     


Urtarrilak 13
Birziklatzeko paperaren bilketa