Etiketak

miércoles, 12 de noviembre de 2014

BEURKO BHIko IKASLEAK BARTZELONAN II ESTATUKO CONFINTean

Azaroak 12
Azkenengo Euskadiko Konferentzian Andrea, Nuria eta Ander IRAES-eko ordezkariak hautatuak izan ziren II Estatuko Confintean parte hartzeko. Gaur, bidaia  hasi da.
  
Beurko BHIko delegatuek  II Estatuko Confint honetarako erabili beharreko materialak ez dituzte ahaztu maleta prestatzean. Beraien artean, Euskadiko Confintean erabili zuten dazibao. Ekimen honetarako dazibao itzulita, noski.  
Gogoak eta ilusioak lepoan Bartzelonarako bidea hartzeko prest. Lehengo bidaia, metroan. Hurrengoa, autobusean, zazpi orduetako bidaia.
II Estatuko Confint honetan 126 gazte elkartuko dira, 10 saren ordezkariak izango dira: Katalunia, Errioxa, Kanarias, Madril, Galizia, Murzia, Gaztela-Leon (Palencia), Gaztela-La Mantxa (Albacete), Nafarroa eta Euskadi. Hona hemen Euskal delegazioa goizeko 11:30etan.

Euskadiko delegazioa, 21 gazterekin, kopuruan bigarrena izango da. Plana eta lana ez da makala izango: aurkezpenak, ezdabidak, tailerrak, edukomunikazioa, XIII Hiri Hezitzaileen Mundu mailako Kongresua... baita, Bartzelonatik bisitak, ingurua ezagutu, pertsona berriak ezagutu, lagunak egin, lagunak baino gehiago egin...
Hor, Bartzelonako Mare de Deu de Montserrat aterpean emango dituzte orduak planifikaturiko aktibitateak garatzeko. Argazkian klikeatzean aterpearen barrukoa ikusteko aukera dago.
 https://plus.google.com/photos/105581280947272807118/albums/6073440663487291793?authkey=CO3a5qua1LGY1AE
Azaroak 13
Gaur goizean gazteek muralak, kartelak edota dazibaoak aditzera eman dituzte guztien esperientziak konpartituz.
Erakusketa zabaldu ondoren  irakasleek zein proiektuen koordintatzaileek hitzaldietan parte hartu dute programatutakoa garatuz. 
Bitartean, Beurko BHIn paneletan argazkien bidez Bartzelonan gertatzen denaren berri ematen zaio Hezkuntz Komunitateari.
Hona hemen gaurko gainerako ekimenen irudiak:



Azaroak 14
Goiz honetan  gazteek konferentziari jarraipena eman zioten edukomunikazio tailerrekin. Arratsaldean Bartzelona bisitatzera joan dira.
Gauean "Fonts de Montjuic" ekimenean iturri magikoa nola funtzionatzen den ikasiz.

Azaroak 15
XIII Hiri Hezitzaileen Mundu mailako Kongresuan egon dira. 
 
Conferentziaren gazteen konklusioak aurkeztu dituzte.
Europako Confintera joateko ordezkariak aukeratu dituzte. 
Amaitzeko agurrak eta kontatzeko betirako ahaztezinak izango diren hamaika esperientziak eta sentzazioak.
Info gehiago IRAESeko ikasleen blogean:
Info gehiago II confint estatal EsenRed blogean:

No hay comentarios:

Publicar un comentario