Etiketak

domingo, 14 de diciembre de 2014

1.HIRUILABETEKO JARDUERAK

Abenduaren 15etik 22ra
"Gabonetan Kontsumo Arduratsua"
kanpaina

Abenduak 13
Jostailuen merkatu solidarioa Herriko Plazan 
Barakaldoko Haurren Merkatu Txiki Solidarioa udalerriko umeak solidaritatean hezteko esperientzia bat da, bertako eskola publiko eta hitzartuen laguntzaz burutua.
Ekimenak ibili dituen urteotan udalerriko lehen hezkuntzako ikastegi guztiek parte hartzea lortu da, bai eta zuzenean IGEek, irakasleek eta neska-mutikoek ere. Beurko BHIko ikasleek parte hartu dute Giltzarri taldeko karpan haiek egindako artisau lanak saltzen
Aurten ekimen hau Herriko Plazan burutu zen.
  

Abenduak 11 eta 15
Ingurumen taldeko bilera orokorrak
GAIORDENA:

-Aurkezpena     
-Lan egiteko ordutegia finkatzea 
-IRAES-eko ordezkariak: Estatuko II Confinta 
-Ikasurte honetarako plangintza
 
 

Abenduak 9 eta 10
IRAESeko 3.lana egitea: Konpromisotik ekimenera
.

Informazio gehiago HEMEN

Abenduak 10
Milurteko Ekosistemen Ebaluazioari buruzko formazioa saioa
Munduko pertsona guztiak Lurreko ekosistemen mendean gaude eta ekosistema horiek ematen dizkiguten onuren mendean; izan ere hainbat elikagaiak, ura, klimaren erregulazioa, gaixotasunen kontrola, pozbide espirituala eta atsegin estetikoa ematen digute. Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa nazioarteko zientzia lanerako programa da, ekosistemen aldaketek giza ongizatean eragiten dituzten
ondorioak eta aldaketa horiei erantzuteko bideak aztertzen dituena. Hori dela eta Unibertsitateko irakasle batek hitzaldi bat eman zien Barakaldoko AG21 koordinatzaileei.
Informazio gehiago HEMEN

Abenduak 3
Euskeraren Nazio Arteko egunerako aktibitateak.
DBHko Fisika-Kimika eta Batxilergoko MGZ arloetan ingurumena zaintzeari buruzko gaiak landu zituzten ikasleek beraien hausnarketak idatziz. Hala nola, bideoak, informazioa bilatzea, ...
Hona hemen DBHko landutako bideo bat idatzitako haurnasketa egin dezaten.

Abenduak 2
Nuria eta Ane, IRAESeko delegatuak, Estatuko II Confintean hautatuak izan eta gero osatu berria den Gazte Confint Kontseiluko partaideak, Euskadi Irratiko Faktoria programan egon dira Estatuko II Confintari buruzko gorabeherak kontatzen.
Elkarrizketan jangelako janari hondakinekin ikasleek eurek egiten duten konposta, ikestetxeetako baratze ekologikoak edota eskolan materiala berrerabiltzeko ekimenak eraman dituzte Bartzelonara Barakaldoko Beurko institutuko eta Iurretako Juan Orobigoitia ikastetxeko ikasleek Bartzelonako Lurra zain dezagun Gazteen Nazioarteko Jardunaldietara. Nuria Sancho eta Ane Unzalu ikasleek kontatu zuten esperientzia.
Hona hemen aukera daukazue entzuteko, disfrutatu!

Abenduak 1
4.DBHko Biologiakoak eta Naturguneko arlokoak Kalitate Topera programan
 Kalitate Topera programa honek sustatu nahi du eskola-komunitateak ezagutu ditzala landa-ingurunea, Euskadiko lehen sektorea eta Euskadiko kalitateko nekazaritza-elikagaien ekoizpena, eraldaketa eta identifikazioa, baserritarrek kalitateko produktuak erdiesteko burutzen dituzten lanak eta, aldi berean, baserritarren lanak gure ingurune naturalari eta landa-ondareari eusteko orduan duen garrantzia erakutsi diezaiela gazteei, parte hartzen duten ikastetxeen ikasketa-planean sartutako esperientzien eta jardueren bitartez. Azken finean, lortu nahi dena da ikastetxeek nekazaritzako elikagaien sektorearekin zerikusia duten jardueren programazioa beren ikasketa-planen barruan antola dezatela lortzea.

Abenduaren 1etik 5era
2.DBHko Laborategi Teknikak arlokoak AZTERKOSTArako ur-laginketak  
COASTWATCH itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programaren Euskal Autonomia Erkidegorako egokitzapena da AZTERKOSTA. Europako proiektu hori 80ko hamarkadaren amaiera aldera sortu zen Irlandan, eta 1992tik dugu gure artean.
Harrezkero, itsasbazterraren berezitasunak ezagutarazten, horrek dituen arazoak jakinarazten eta gizartea kostaldeko gune naturalak babesteko beharraz kontzientziatzen lagundu nahi duen tresna dago AZTERKOSTAn. 


 
 
 
 
AZTERKOSTA programarako ur-laginketak 2.DBHko Laborategi Teknikak arlokoek egin zituzten.

Azaroak 29
Institutuko Giltzarri taldeko ikasleek parte hartu zuten Bizkaiko Elikagaien Bankurako bilketa orokorrean jadanik biltegiak hutsik zeudelarik.
 
 

Azaroak 24tik 28ra
2.DBHkoek herbario bat prestatzea
1. HERBARIOARENTZAT ERORITAKO HOSTOAK JASO
2. HOSTOAK ERABAT LEHORTZEA
3.HERBARIOAREN MUNTAIA
- Aleen identifikazioa (Izen arrunta/ Izen zientifikoa)
- Nondik hartu ditugun aleak.
- Bilketaren data.
- Ezugarriak

 
 
 

Azaroaren 24tik 28ra
1.DBHkoak Kontsumobide tailerretan
 
 

Azaroak 25
Emakumeeganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Egun berezi hau agerian gelditu zen institutuko alde guztietatik, hala nola txoko berdeetan.
 
Hainbat aktibitate garatu ziren.
Alde batetetik, DBHko ikasleek emakume zientifikoei buruzko bideoak eta dagozkion lanak jorratu zituzten.
 
Beste aldetik, Batxilergokeek parte hartu zuten hitzaldi batean areto nagusian "Iretargi Barakaldoko emakume gazteak" talde feministaren Nora eta Alba institutuko ikasle ohien eskutik. 

Azaroak 24
IRAESeko ordezkariak Consejo Confint de Jóvenes (CCJ) batzordean
Bartzelonan ospatu zen II Estatuko Confinteko azkenengo egunean delegazio guztien ordezkarien artean bozketak egin ziren.  Hauek izan ziren hauteskundeen emaitzak Euskadiko IRAESi begira:

NOMBRE
APELLIDOS
DELEGACIÓN
   TOTAL     VOTOS




Nuria
S.U.
IRAES21-Euskadi
8
Ane
U.A.
IRAES21-Euskadi
8
Andrea
C.B.
IRAES21-Euskadi
6
Ander
M.S.
IRAES21-Euskadi
5
Emma
V.H.
IRAES21-Euskadi
4
Iker
B.D.
IRAES21-Euskadi
3
Maite
M.M.
IRAES21-Euskadi
3
Alaitz
A.A.
IRAES21-Euskadi
2
Alejandro
G.C.
IRAES21-Euskadi
2
Ekhi
L.C.
IRAES21-Euskadi
2

Horrek esan nahi du: Beurko BHIko Nuria Sancho Gazteen Confint Batzordeko kidea eta  Andrea Cornejo ordezkoa hautatuak izan direla. Hau da beste pauso bat gazteen hitza Europako Confintera eraman ahal izateko.

Azaroaren 19tik 26ra
Ingurumen talderako partaidetza bultzatzeko kanpaina hasi zen institutuko bi eraikinetan iazko ingurumen taldeko partaide nagusien eskutik gela guztietatik proiektuaren ardatz desberdinak azalduz.
 
 

Azaroak 17
IRAESeko ordezkariak Zuzendaritza taldekoekin
Bartzelonako II Estatuko Confin ekimenean partu hartu zuten hiru ikasleek gertatukoaren berri zuzendaritzako partaideei aditzera eman zien.  Batez ere, Andrea, Nuria eta Ander ikasleek, hor ikusi zituzten esperientzia berriei buruz hitz egin zuten.  

Azaroak 14
1.Batxilergokak Kontsumo menpekotasunari buruzko antzerkian.
Clara Campoamor Kultur Etxean eta Orientazio Departamenduaren eskutik 1.Batxilergo ikasleek parte hartu zuten antzespen lan batean kontsumoaren menpekotasunaren hildoa jarraituz.
 
 

Azaroaren 12tik 15era
II Estatuko Confint Bartzelonan
II Estatuko Confint honetan 126 gazte elkartuko ziren, 10 saren ordezkariak izango dira: Katalunia, Errioxa, Kanarias, Madril, Galizia, Murzia, Gaztela-Leon (Palencia), Gaztela-La Mantxa (Albacete), Nafarroa eta Euskadi.
Euskadiko delegazioa, 21 gazterekin, kopuruan bigarrena izango da. Plana eta lana ez da makala izango: aurkezpenak, ezdabidak, tailerrak, edukomunikazioa, XIII Hiri Hezitzaileen Mundu mailako Kongresua... baita, Bartzelonatik bisitak, ingura ezagutu, pertsoan berriak ezagutu, lagunak egin, lagunak baino gehiago egin...
Hona hemen hainbat irudi:
 
 
Informazio gehiago HEMEN

Azaroak 5etik 9ra
Bilboko Zientzia Astea
Urtero bezala Zientziaren astea, UPV-EHU-k antolatu zuen eta Azaroaren 5etik 9ra bitartean ospatu zen, Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Jaialdi handi honek gizartearen eta zientziaren eta teknologiaren arteko zubiak lantzeko aukera eman zien ikaslei. Egia esan, institututik gero eta ikasle gehiago joaten dira bere kabuz ekitaldi honetara.
 
  
 
 
 

Azaroak 5
Beurko BHIko delegazio bat Kursaalean
Ingurugelak izeneko ingurumenarekiko hezkuntza-ikastegiek 25 urte bete dituztela ospatzeko eta Eskola Agenda 21eko ezartze sendoari esker lortutako xedeak ospatzeko Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Donostiako Kursaal jauregian egin den ekitaldian izan ziren azaroaren 5ean. 
Ekitaldi horretan Euskal Autonomia Erkidegoko laurehun ikasle eta irakasle ere izan dira. Euskal Autonomia Erkidegoko 23 zentrori «Eskola jasangarriaren» saria eman zaie ekitaldi horretan.
Beurko BHIko zuzendariak dagokion agiria jaso zuen. Horrek Jasangarritasunerako Eskola garela adierazten du 09-10 ikasturtean lortutako aintzatespena  joan den 14-15ean berriztuz. 

Urriak 23
Beurko BHIko ordezkarien aurkezpena IRAESeko sarean
Bartzelonan ospatuko den II Estatu Confinta ospatu arte, joan den ikasturtean osatu zen IRAES Taldeak ordezkaritza aurrera eramango du IRAES Taldeentzako blogean jarriko diren proposamenei erantzunak emanez 
Lan proposamenentzako erantzunaz gain, baita ere beraien esperientziak, proposamenak, ideiak, hausnarketak… plazaratzeko aukera izango dute blogean. Baita ere beste Taldeen sarrerak komentatu ahal dira, konparatu (‘Iruzkinik’ esteka sakatuz)…
 
Informazio gehiago HEMEN

Urriaren 15etik 17ra
2.DBHkoak egonaldia Bertizen
Bertiz aterpea Narbarten dago, Bertizko jaurerritik Km batera. BKZ Nafarroa Abentura-k egonaldi goxoa eta kirol eta natura giroaz gozatzeko aukera eskaintzen du. AG21 proiektutik betidanik bultzatu egin da aktibitate hau.  
 
 
Informazio gehiago HEMEN.

Urriak 14
3.DBHkoek beraien aztarna ekologikoa neurtzen
Aztarna ekologikoa neurtzearen helburua gizakiak inguruari egiten dion kaltea zenbakitan jartzea da honela jasangaitzak diren giza jarduerak zuzendu ahal izateko.
3.DBHkoek tutoritza orduan dagokion galdetegiari erantzuna eman diote beraien aztarna ekologikoa ezagutzeko asmoz.
 
 

Urriak 16
2.DBHoko Anatomia eta Fisiologiakoek bizidunen arnas aparatuen aniztasuna aztertuz
 

Urriak 17
4.DBHko Biologiakoak eta Naturgune arlokoak Urdaibaiko Bird Centerrean
Urdaibai Bird Center-era DBHko Biologiakoak eta Naturgune arlokoak joan ziren proiektu interesgarri bat ezagutzera: bi urtez jarraian 12 arrano arrantzale kume ekarri dituzte Eskoziatik. Helburua: jaiolekua Urdaibai  dutela sinestaraztea, arrano arrantzalea Urdaibain berriro ere ugal dadin.
 
 
Arrano arrantzalea babesteko proiektuaren informazio gehiago HEMEN.

Urriak 16
Glorr Fundaziokoek jasotako arropa eraman zuten
Guk erabilitako arropa eta oinetakoei esker gizarte egoera ahulenean dauden pertsonei laguntza emango diegu.
 
 

Urriak 13
Beotibar Recycling S.L. institutuan
Beotibarrekoek entrepresak erabilitako papera eraman zuten birziklatzeko prozesuan sartzeko.


Informazio gehiago HEMEN.

Urriaren 7tik 14ra
Azterkosta erakusketa 
Erakusketa honetan panel ba-tzuen bidez Euskal Herriko kostaren hainbat datu (gizakiaren aztarnak, faroak, datu geologikoak, gune babestuak, abar) ikusi eta ikasi ahal izan zituzten ikasleek idazkaritza aurrean. 
Informazio gehiago HEMEN.

Urriaren lehenengo hamabostaldian
Arte Batxilergokoek biodibertsitatea marraztuz
1.DBHOko Arte Batxilergokoek loreen eta hostoen marrazkiak garatu dituzte. Ereduak argitaraturiko liburu batetik atera dituzte. Hona hemen hainbat irudi:














 

 

Urriak 8
Jardunaldi teknikoa Lorategi Botanikoan
Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoak 65.000 metro karratuko berdegunea eta zuhaitz eta landare barietate handia du: exotikoak, autoktonoak, bai eta urteko urtaro bakoitzeko espezie aproposak ere. 
Lorategi Botaniko honetan 14-15 ikasturterako hezkuntz proposamena ezagutzeko Barakaldoko AG21eko koordinatzaileek parte hartu zuten jardunaldi tekniko batean. 

Urriak 6
Hostoen eta zuhaitzen izenak
2.DBHkoek euskara arloan Euskal Herriko  zuhaitz autoktonoen hostoen izenak aztertu zituzten. 
 
 

Urriak 2
Klima aldaketari buruzko panelak Beurko Txikian
1.zikloko eleanitzako ikasleek aditzera eman dituzte ingeleraz garaturiko hormairudiak.
 
 

Urriak 4
AZTERKOSTA laginketarako formakuntza saioa
COASTWATCH itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programaren Euskal Autonomia Erkidegorako egokitzapena da AZTERKOSTA
Proiektu hau itsasbazterraren berezitasunak ezagutarazten, horrek dituen arazoak jakinarazten eta gizartea kostaldeko gune naturalak babesteko beharraz kontzientziatzen lagundu nahi duen tresna da.
Aurtengo irteera tematikoa eta laginketarako prestakuntza saioa Zumaian egin zen eta AG21eko koordinatzaileak hara abiatu ziren.
Informazio gehiago HEMEN

Urriak 1 eta 3
2.DBHkoak Artigaseko bisitaldian
Bilboko Udaleko   Obra eta Zerbitzu Zinegotzigoak, “ARTIGASeko INGURUMEN - HEZKUNTZA GELA” jardueran parte hartzera gonbidatzen dute urtero.
Hondakinen inguruan oinarritzen den jardueran datza, eta ikasleei hondakinen kudeaketarako egokitutako azpiegituren berri emateaz gain, herritarrengan ingurumenarekiko errespetuzko jarrera bultzatu nahi du. 
   
 

Urriak 1
Glorr Erakunderako arropa eta zapatak biltzeko kanpainaren zabalkundea

Glorr Fundazioarekin berriro parte hartu genuen  arropa biltzeko udazkeneko kanpaina. Horretarako institutuan ikasleek ardura hartu zuten epea eta kanpainaren berri zabaltzeko.
Institutuko eraikuntza handian 2.batxilergokoek egin zuten. 
Beurko Txikian 1.batxilergokoek egin zuten.
 
  
Kanpaina urriaren 16an amaitutzat eman zen. 
Informazio gehiago HEMEN

Irailak 8tik 30era
Bizkaiko Zubian MUNDUKO ALTXOR NATURALEI buruzko erakusketa  
 
Erakusketa horrek balio unibertsal paregabea duten 70 paisaia aukeratuetan zehar ibilbidea egiteko aukera eskainiko digu, UNESCOk Ondare Natural izendatutakoak, tartean planetako leku natural ederrenetako batzuk.
Erakusketa Portugalete eta Getxoko kaietan egon da ikusgai, baita Bizkaia Zubiko terrazetan eta pasabide panoramikoan ere.

Irailak 26
Inoiz baino hobeto: institutura bizikletaz
 
 

Irailak 24
IRAESeko koordinazio bilera 
Bileraren gaiordena ondokoa izan zen:
1. IRAES gaur egun
2. 2013-14 ikasturteko balantzea eta ebaluazioa
3. 2014-15 ikasturteko plana
Kordinazio egin ondoren eta etorkizunari begira gogoratu genituen hurrengo ekimenen datak.
Informazio gehiago HEMEN

Irailak 19
Ortuko produktuak
Naturgune arloko ikasleek pozoin barik kalitatezko fruitu eta ortuariak lorzen dituzte, guretzat eta ingurunearentzako onuragarriak direnak. 
Hau da iraileko uzta.
 
 
 

Irailak 15
"Erronka Garbia" dekalogoa
Erronka Garbia proiektuaren helburua da aire librean egiten diren ekitaldiak antolatzean eta ospatzean ingurumenak jasan ohi dituen erasoak (baliabide naturalen kontsumoa, garraioaren kutsadura eta hondakinen bolumena) murriztea, herritarren artean ingurumenaren aldeko kontzientzia piztuz.
Dekalogo hau ikasgeletan landu da tutoreekin.
Informazio gehiago HEMEN

Irailak 8
Egutegien banaketa
Harrera egunean ikasle guztiei urteroko mahiako egutegia eman zien. Ikasturte honetan berriro BIODIBERTSITATE gaia landuko denez egutegian agertzen diren irudiak izaki bizidun desberdinekoak dira eta erantsitako mezuek ere badute lotura gaiarekin.

Irailak 1
14-15 ikasturteko gaia
BIODIBERTSITATEA