Etiketak

martes, 17 de diciembre de 2013

1.HIRUILABETEKO JARDUERAK

JOSTAILUAK ERAKUNDE BATI EMATEA
Abenduak 19
Gabonetako oporrak hartu baino lehen IRAESeko ordezkariek beste ikasleen laguntzarekin antolaturiko kanpaina berezian jasotako jostailuak Barakaldoko  erakunde bati eman zizkioten, Barakaldoko Paraguayeko taldeari hain zuzen. 
Hona hemen jostailuak emateko uneak.
 
 
 
 
 


Elikadura Osasuntsua 
OMICeko KONTSUMO tailerra 
3.DBHn
Abenduak 16 eta 17
Bizitzeko jan behar dugu. Baina gure elikatzeko era izan daiteke ekologikoa ala ez, gure ohituren arabera. Tailer honetan ikerketa txiki bat egin dute ikasleek  jakiteko nolakoa izan behar den elikadura osasuntsua. 
 

JOSTAILUEN XIII AZOKA SOLIDARIOA Clara Campoamor Kultur Etxean
Abenduak 14
Barakaldon,urtero bezala, Azoka Solidarioa antolatu zen.  Azoka horretan batzen zen dirua, Barakaldoko Jantoki Sozialari eman zitzaion.
Ekimen honetan, ehunka mutiko eta neskatok parte hartzen zuten herriko eta inguruetako familiek dohainik emanda, batzen ziren  jostailuak salduz. Etxean, oraindik erabiltzeko moduan egonda, erabiltzen ez zen jostailuren bat eduki ezkero, bigarren erabilera emateko. 
Lagun askok hurreratzen ziren azokara bigarren eskuko jostailuok erostera, erosketa honen eragin solidarioagatik eta jostailuak egoera onean eta merke aurkitzeko aukeragatik.
Beurko BHIko ikasleek parte hartu zuten ekimen honetan betaurreko solidarioak saltzen. 
Beste aldetik, gure institutuko neska batzuek, Giltzarri taldeko Nahiararen gidapean dantza egin zuten goizaren 13:00etan.


KONTSUMO TAILERRAK 1.DBHn
Abenduak 9tik 13ra
  
 
 
 

GABONETAKO JOSTAILUEN BILKETA KANPAINA
Abenduak 2tik 19ra
1.zikloan 1.batxilergokoek ardura hartu zuten kanpaina azaltzeko eta dagokion prozesua bideratzeko, hala nola oharrak ikasgeletako kortxoetan, kartelak pasabideetan eta Txoko Berdean, kutxa. 
 
 
 
2.zikloan ikasle nagusiek, 2.DBHOkoek hain zuzen, gauza bera egin zuten.

 
 
 
 


Abenduak 4
IRAES21eko ordezkarien aurkezpena
2.DBHko Ander M., Andrea C., Nuria S. eta Aitor Y. ikasleak hautatuak izan dira IRAES21 sarean Beurko BHIko ordezkariak izateko. 
 Beraien buruak aurkezteko asmoz kontaktuan jarri ziren IRAES21eko ikasleen blogean. 
IRAES21eko bloga: HEMEN

Azaroak 26tik  3ra
IBAIALDE erakusketa idazkaritza aurrean.
Ibaialde programaren barnean proposatzen dien jardueren artean erakusketa mugikorra dago, 9 panelez osatuta.
Bertan ondoko ezparruak aztertzen dira: urak gure bizitzan nolako garrantzia duen, ikasleak ibaietara hurbiltzen dira hor dagoen biodibertsitatea ezberdintzeko, ibaien erabilerak, zelan kontsumitzen dugun ura, gizakiok ibaietan eragindako kalteak, hartu beharreko neurriak ibaietan kalte gehiago ez egiteko,...
  
Ikasleek erakusketa bertan edukiak lantzeaz gain, ikasgeletan ere landu dituzte.


Azaroak 1etik 25era

Itsas Museoaren 10.Urtemuga dela eta, antolatutako ospakizunen artean, azaroaren 1etik 25era bitartean itsasontzi berezi baten bisita izan dugu: Shtandart, Pedro Handia tsar errusiarrak 1703an eraikitako fragataren erreplika.

Gaur egun Shtandart fragata gazteentzako eskola-ontzia da. Nabigazioa eta ontzigintzari buruzko trebakuntza eskaintzen die gazteei.

Azaroak 25
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna institutuan
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean, elkarretaratzea egin zen atzo institutuan AG21 proiektuak deituta. Aurten ere, gero eta datu kezkagarriagoak uzten ari den bortizkeria mota hau salatzeko hainbat aktibitate garatu ziren.
2.DBHkoek, tutoritza orduan, muralak egin zituzten ikasgeleetan eta pasabideetan ipintzeko.
Txapak egin ziren ikasleen eta irakasleen artean banatzeko.
..
Bigarren mailako batxilergokoek, batzuk morez jantzita, txoko berdeetan  egunari buruzko mezuak jarri zituzten.

AZAROAK 22
Institutuko plastikozko bilketa: Aitana sendatu da
Institutuan 2011-2012 ikasturtean  plastikozko tapoien bilketarekin hasi ginen. Horren helburua Zargozako Aitana izeneko neskatxo bati laguntza ematea zen. Hau gaixotasun batekin jaio zen eta sendatzeko zegozkion ebaketak egiteko Estatu Batuetara joateko beharra egon zen.
 Bi eraikuntzetako Txoko Berdeetan ontziak jarri ziren non tapoi kantitate ugari jaso zen.
 
Gaur egun, Aitana sendatu delaren berria ailegatu zaigu. Hiru ebaketa egiteko 2500 miloi tapoi jaso dira Estatu osoan. 
Hezkuntz komunitatearen artean berri hau zabaltzeko, muralak ikusgai egoteaz gain, 4.DBHko Ingurumen Taldeko partaideak ikasgeletatik pasatu dira. 

....

AZAROAK 21
Lehenengo zikloko Ingurumen Taldeko partaideen bilera 
Atsedenaldian Beurko Txikiko ludotekan hirurogeiren bat ikasle bildu zen, 1.zikloko Ingurumen taldekoak hain zuzen.
Bileraren helburua diagnostiko faserako plangintza adostea eta talde desberdinetako ordezkariak aukeratzea.
 
Bilera honetatik 2.DBHko boluntarioek  IRAES21eko ordezkariak izateko izena eman zuten, Patruila Berdean parte hartzeko beste batzuek ere. Beste aldetik, garbiketa kanpaina bat burutzeko partaideak ere egon ziren eta, amaitzeko, Ingurumen Batzorderako ordezkariak aukeratu ziren.
 

AZAROAK 17
Bizkaiko Teknologia Parkean Ate Irekien Eguna
BizkaikoTeknologia Parkeak Ate Irekien Eguna ospatu du. Euskadiko Parke Teknologikoetan egiten den lana eta bertan kokatutako enpresak ezagutzeko aukera ezin hobea izan da Ate Irekien Eguna.
Jolas, tailer, zientzia-gune eta jardun ezberdinen bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza gizartera hurbiltzea da Ate Irekien Egunaren helburu nagusia. Baita Teknologia Berriak, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzan oinarriturik, ingurumenarekin errespetagarria den eredu industrialaren adierazgarri garbia erakustea ere.


AZAROAK 6tik 10era
Bilboko XIII Zientzia Astea
 

AZAROAK 7
I.Ingurumen Taldeko bilera
 
 
 
 
 

AZAROAK 5,12 eta 19
2.DBHkoak Artigaseko Zabortegira
Artigasen (Bilboko Hondakin biltegian) kokatutako, hondakinei buruzko, Ingurune Hezkuntza Gela  bisitatu dute 2.DBHkoak.


Hondakinen inguruan oinarritzen den jardueran datza, eta ikasleei hondakinen kudeaketarako egokitutako azpiegituren berri emateaz gain, herritarrengan ingurumenarekiko errespetuzko jarrera bultzatu nahi du.
Ekintza, hondakin biltegira  bisita eta ingurumen gelako ekintzez osaturik dago.
 


AZAROAK 4
Eskualdeko koordinatzaileen formakuntza Beurko BHIn 
 

URRIAK 22,23 eta 24
1.DBHkoak egonaldia Narbarteko Bertizen
1.DBHkoak, urtero bezala, Bertizera joan dira. Bertizeko aterpea Narbarten dago, Bertizko jaurerritik Km batera. BKZ Nafarroa Abentura-k egonaldi goxoa eskaintzen du. Ikasleak euskara hizkuntzan murgiltzeaz gain, kirol eta natura giroaz gozatzeko aukera paregabea izan dute.

Hona hemen egonaldian ateratako hainbat irudi:
 
 
 
 

URRIAK 18tik 20ra
FOSMINER erakusketa
Egungo biodibertsitatea hobeto ulertu ahal izateko, ez al zaizu interesgarria iruditzen antzinako izaki bizidunen aniztasunari begiradatxo bat ematea? Eta bide batez, bizi garen ingurunetako mineralak ezagutzea? Aurreko leloarekin ikasgela guztietan Fosminer erakusketa joateko informazioa jarri zuten Ingurumen Taldeko ikasleek.

 
Hona hemen 1.zikloko ikasle talde batek prestaturiko erakusketari buruzko bideoa:



URRIAK 18
Bisitaldia Urdaibai Bird Center-en
4.DBHko Biologia arloko ikasleak Urdaibai Bird Center-en egon dira. Hau Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatutako zentroa da, eta hegaztiei buruzko zein hegaztien migrazio eta habitatei buruzko ikerketan eta dibulgazio zientifikoan aritzen da.
Ekipamenduaren ezaugarri nagusia da paduraren Behatokia ere badela horrela, ikasleak  hegaztiei buruz garatzen diren proiektuen lekuko pribilegiatuak izan dira.
Euskalmetek Euskadiko lehenengo Erradio-zundaketaren bidezko estazio automatikoa jarri du 2012. urtean, Arteagako (Bizkaia) Urdaibaiko Bird Center-en. Sistema horrek erradio-zundak automatikoki botatzen ditu atmosferara; horrela, tenperaturari, hezetasun erlatiboari, presioari eta haizeari buruzko datuak ematen ditu, 30 m-tik 25 Km-ko altuerara artekoak, metro gutxiko tartearekin. Hau da, troposferako haize-geruza bakoitzaren eta estratosferaren zati baten meteorologi ezaugarriak ematen dizkigu.
Datu horiek oso garrantzitsuak dira dauzkagun fenomeno meteorologikoak (ekaitzak, enbatak, elurteak, denboraleak, beroaldiak …) ezagutzeko eta azaltzeko, baita meteorologi iragarpenak hobetzeko eta katastrofeak ekiditeko ere.
Gure ikasleek bisitaldi honetan aukera izan zuten  erradio-zunda ikusteko eguerdiko
1:00etan askatu zutelako.
 

  
URRIAK 16
Intxaurren uzta

Aurten iraeleko azken egunatik aurrera intxaurrak batzen ari dira DBHko ikasleak institutuko ortuko intxaurrondotik erorita. Zabaldu gabe asko dira, baina zabaldurik daudenak ere. Urtaroak aurten aurreratzen ari direla argi dago.  Intxaurren uzta oso ona da. Gorde baino lehen ondo lehortuko dituzte. Baina batzuk fresko daudenean gozo gozoak dira hogi pizka batekin.


URRIAK 10
Kalabazen uzta

4.DBHko Naturgune arloko ikasleek uzta ederra jaso dute institutuko ortutik: pisu handiko hainbat kalabaza. Handiena 20 kilokoa izan da, ordea txikiena erdi kilokoa. Guztiok lekukoak izateko hor daude irudiak. 
 
   
Ortuan hainbat kalabaza gelditzen dira. Egun batzu barru, hazteko prozesua amaitzean, ikasleek ere jasoko dituzte.
 


URRIAK 4
Hegaztien Nazioarteko Eguna

Hegaztien Nazioarteko Eguna gogorarazteko DBHko Ingurumen Taldeko ikasleek Txoko Berdeetan Bizkaiko hainbat txorien argazkiak ipini dituzte.


 
 



IRAILAK 23tik 27ra
Sentsibilizazio eta motibazio fasea

Aurten sentsibilazio eta motibazio kanpaina gelaz-gela burutu da ikusentzunezko baliabideak erabiliz.
1.Zikloan prestaturiko biodibertsitateari buruzko bideo batekin. Aktibitatea tutoritza orduetan egin da.
2.Zikloko DBHkoek joan den ikasturteko memoriaren bideoa ikusi dute.

 

Aurtengo ikasleen partaidetza boluntarioa oso ugaria izango da ehunaren batek izena eman duelako Ingurumen Taldean aktibitateak aurrera eraman ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada